Aiaraldea Herri Elkargoa


Energia aldakuntzak eragiteko ahalmenarekin lotuta dagoen magnitudea da”

Energiak elkarren ondoan jarriz sortu ziren gurean gau eskolak, ikastolak, euskaltegiak… elkar-ekinez zabaldu zen hezkuntza publikoan euskarazko eskaintza, elkar-ekinez lege aitortzak erdietsi eta beste hainbat eta hainbat aurrera-pausu desagertzear zen hizkuntzaren berreskurapen-bidean.

Elkar-ekintza eta sinergiak izan dira gaur artean errealitatea aldatzeko abiapuntua, eta horrela izango da etorkizunean ere.

Aiaraldea Komunikazio Leihoa ere, norbanako eta entitate askoren ekarpenak elkarrekintzan jarri eta josiz sortu zen 2010. urtean. Ibilbide honetan euskara, komunikazioa eta komunitatea indartzeko tresnak sortu ditu 4 urteko ibilbide emankor honetan. Web-gunea, Aiaraldea Irratia eta Egunkaria ere horrelaxe sortu ziren, elkar-ekinez.

Aiaraldea Komunikazio Leihoa oraindik eta AIARALDEAGOA nahi dugu egin orain, energia gehiago elkartu, eraldaketa berriak bultzatzeko gure eskualdean. Horretarako zurekin konpartitu nahi dugun erronka berri bati heldu diogu: AIARALDEA HERRI ELKARGOA osatzea eskualdeko norbanako, elkarte, saltoki eta enpresen energiak elkarrekintzan jarriz.

Aiaraldea Herri Elkargoa_DISEINU OROKORRAAiaraldea Herri Elkargoa_DISEINU OROKORRAImprimir

Zer da Aiaraldea Herri Elkargoa

Euskararekiko jarrera aktibo bat duten Aiaraldea eskualdeko elkarte, norbanako, saltoki eta enpresek osatzen duten elkartasun espazio bat da Elkargoa. Helburua Elkargoko kide diren entitateen garapena eta ongizatea sustatzea da, euskaraz egituratzen den komunitateari zerbitzua eskaini eta euskararen erabilera soziala suspertzea. Elkargoaren filosofia elkarri laguntza ematean oinarritzen da, elkar onura bilatzeko. Elkargoak komunitate proiektu komun bat garatzea du xede: euskara, komunikazioa, tokiko merkataritza eta herrigintza ardatz hartuta.

Elkargoaren helburu nagusia euskaraz egituratzen den komunitateari zerbitzua eskaini eta euskararen erabilera soziala suspertzea da.

Norbanakoak, elkarteak, saltokia eta enpresak

Pertsonen energia, elkarteena, saltokiena eta enpresen energia batu nahi dugu proiektu berri honetan. Pertsonen energiak Aiaraldea lagundu dezaten, Aiaraldeak bere energiaren bidez saltokiak eta elkarteak lagun ditzan, azken hauek pertsonak lagun ditzaten, enpresa handiek txikiago direnak… Elkartasun espazio honetan, energiaren emari etengabean eraldaketa berriak bideratu ditzagun.

Elkargoa abiatzeko, 1000 pertsonen energia batzea ezinbestekoa zaigu, euskarazko egunkaria irakurtzen jarraitu ahal izateko, www.aiaraldea.com web-gunea indartzeko, komunikabide berriak sortzeko… eta saretuko dugun elkargo horretako partaideak eta euren proiektuak indartzeko.

Zure energia Elkargoan batzeko prest zaude?

Elkargoan parte hartzea oso erraza da, lehenik eta behin DENBORA, DIRUA edo BIAK eman nahi dituzun erabaki behar duzu.

Ekarpen horren tamaina zehaztu behar duzu gero:

  • 20 edo 50 ordu/urtean
  • 50 edo 120 €/urtean

Elkargoan izena emateko elkargoa.aiaraldea.com web-helbidean sartu eta zure erregistroa bete ahal izango duzu. Nahiago baduzu bidaliguzu telefonoz mezu bat wathsaap edo telegram erabilita 688 647 942 zenbakira, eta deituko zaitugu guk.

Zalantzak badituzu deitu edo idatzi iezaguzu eta jarriko gara zurekin harremanetan.

Elkargoko kide izateko erregistroa bete eta egun batzuetara etxean jasoko duzu Elkargoko txartela eta zure kodea.

Txartel eta kode honen bitartez elkargo kide izatearen abantailak probestu ahal izango dituzu; elkargoa guztiz saretu arte kontzertu, antzerki eta ekitaldietarako sarrerak, gailu eta bidaien zozketak, eta aurrerago azaldutako bestelako onurak.

1000 lagunen energia batutakoan, elkarteak eta saltokiak bilduko dira Elkargora

1000 lagunen energia batzea da gure erronka orain, eta hau egindakoan elkarteak eta saltokiak saretzeari ekingo diogu. Aiaraldea Herri Elkargoak bere baliabideak eskainiko dizkie elkargoko kide diren saltokiei (publizitatea egunkarian zein web-gunean, ikus-entzunezkoen ekoizpena, diseinu eta itzulpengintza zerbitzuak…) eta modu horretan, saltokiek elkargoko kide diren pertsonei abantailak eskainiko dizkiete; hala deskontuak euren produktu eta zerbitzuetan zein opariak.

1000 pertsonen energia batzea ezibestekoa zaigu, euskarazko egunkari idazten eta irakurtzen jarraitu ahal izateko, www.aiaraldea.com web-gunea indartzeko, komunikabide berriak sortzeko…

Saltokiek zer jasoko dute trukean? Aiaraldea Komunikazio Leihoak eskaintzen dizkien zerbitzu horiek eta Elkargoko kide diren pertsonen fidelizazioa balizko bezero bezala.

Elkarteak ere antzeko modu batean saretuko dira Elkargoan: Aiaraldea Komunikazio Leihoak bere baliabideak eskainiko dizkie euren energia ekarpenaren truke; kudeatzen dituen komunikabideetan euren jarduera eta ekitaldien publizitatea doan zein Elkargoaren azpiegitura materialen erabilpenerako eskubidea (kamarak, ordenagailuak, gailu elektronikoak…), bai eta Elkargoak berak erostea erabakitzen duen azpiegitura berrien erabilera ere (tamaina handiko euskarriak inprimatzeko makinak, soinu ekipoak, gaztelu puzgarriak… elkarteek euren eguneroko lana errazteko azpiegiturak azken finean).