elkar·ekin Aiaraldeagoa 12112


4 urte dira Aiaraldea Komunikazio Leihoa sortu eta www.aiaraldea.com web-gunea sareratu zela. 2010eko Apirilaren 17an Juan de Urrutia plazan jendaurrean egindako ekitaldian zabaldu zitzaion euskarari komunikazio leiho berria. Ekitaldi hartan elkartearen asmoen berri eman zen; euskaradunek Aiaraldean euskaraz bizi ahal izateko ahal beste komunikabide sortzea. Orduko leloa “informazioa euskaraz, sarean, irratian, bideoetan eta argazkitan”  izan zen [.info, .fm, .com, .tv eta .jpg]. Eta lelo hark gorputza hartu du urteotan.

Ordutik hona ibilbide luzea egin du elkarteak, eta pertsona eta elkarte askoren ekarpen boluntarioak josita3 komunikabide sortu eta errotu ditu gure eskualdean lau urte hauetan; web-gunea, irratia eta egunkaria hain zuzen ere. Ibilbide honetan, egitasmoak erreferentzialtasuna irabazi, herrigintzan ekarpen aktibo bat egin eta euskara esparru berrietara zabaldu du, gure hizkuntza eta bere erabilera indartuz.

Boluntarioek osatutako elkarte bat izatetik, boluntario eta langilez osatutako elkartea izatera pasa zen duela 2 urte Aiaraldea Komunikazio Leihoa. Komunikabide bezala kalitatea handitu, gaurkotasunari erantzun eta profesionalizazio handiagorako bidea ireki zen horrela, eta gaur da eguna euskarazkoa dela eskualdean dagoen komunikabiderik  handiena eta garrantzitsuena. Egun 5 langilek eta 224 boluntario eta kolabaratzailek egiten dute Aiaraldea Komunikazio Leihoa, energiak elkartu eta ekarpen txikiak josita eskuratutako emaitza paregabea.

“elkar·ekin Aiaraldeagoa”

Elkarteak aldaketa eta garapen handia izan du urteotan, eta garapen horren oinarria indar ale eta ekarpen txikiak elkarrekintzan jartzea izan da.

Elkar-ekinez sortu zen Aiaraldea Komunikazio Leihoa, elkar-ekinez sortu ziren bezala gau eskolak, ikastolak, euskaltegiak… elkar-ekinez zabaldu zen hezkuntza publikoan euskarazko eskaintza, elkar-ekinez lege aitortzak erdietsi eta beste hainbat eta hainbat pausu desagertzear zen hizkuntzaren berreskurapen-bidean.

Elkarrekin aritzea izan da gakoa, eta aurrerantzean ere hala izango da, baita Aiaraldea Komunikazio Leihoan ere.


Fatal error: Allowed memory size of 94371840 bytes exhausted (tried to allocate 72 bytes) in /home/josugaraio/elkargoa.aiaraldea.com/wp-includes/class-wp-comment-query.php on line 465