Energia euskararen elkargora batzeak badu saria: tablet zozketa!


tablet zozketa

Energia euskararen elkargora batzeak badu saria. Ekainean tablet bat zozketatzera goaz! Oraindik ez zarela Aiaraldea Herri Elkargoko kide? Hemen duzu aukera! 

Nola parte hartu?

Zozketan Aiaraldea Herri Elkargoko kide direnek soilik hartu ahalko dute parte. Oraindik ez duzu zure energia bideratu? Oso erraza da, denbora edo dirua eskaini nahi duzun pentsatu behar duzu lehenbizi. Bi aukera daude. Batetik, urtean 20 ordu edo 50 euroko ekarpena egitea.Eta, bestetik, urtean 50 ordu edo 120 euro (hilero 10€) bideratzea elkartera.Informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan elkargoa@aiaraldea.com edo 688647942 telefonoaren bidez!

 

Tablet zozketa

Ondo irakurri duzue, bai. 1020×600 pixeleko erresoluzioa duen tableta zozketatuko dugu, RAM 1GB duena, 88GB… Pelikulak, argazkiak… ikusi eta musika entzuteko ezin hobea! Zozketa ekainaren 30ean egingo dugu, eta hurrengo egunean argitaratuko dugu elkargoa.aiaraldea.com webgunean irabazlearen izena!