Aiaraldea Herri Elkargoa, energia bila

Zer da Aiaraldea Herri Elkargoa? Nola izan parte? Zalantza horiek eta gehiago argituko dizkizu bideo honek. 1.000 lagunen energia behar dugu! Gehiago jakin nahi? Ikusi eta zabaldu!


elkar·ekin Aiaraldeagoa 12116

4 urte dira Aiaraldea Komunikazio Leihoa sortu eta www.aiaraldea.com web-gunea sareratu zela. 2010eko Apirilaren 17an Juan de Urrutia plazan jendaurrean egindako ekitaldian zabaldu zitzaion euskarari komunikazio leiho berria. Ekitaldi hartan elkartearen asmoen berri eman zen; euskaradunek Aiaraldean euskaraz bizi ahal izateko ahal beste komunikabide sortzea. Orduko leloa “informazioa euskaraz, sarean, irratian, bideoetan eta argazkitan”  izan zen [.info, .fm, .com, .tv eta .jpg]. Eta lelo hark gorputza hartu du urteotan.

(more…)