Zer da Elkargoa ?


 

Zer da ?

Elkargoa euskararekiko jarrera aktibo bat duten Aiaraldea eskualdeko elkarte, norbanako, saltoki eta enpresek osatzen duten elkartasun espazio bat da, elkarri lagundu, elkarrekin eragin eta elkarrekin hazteko espazio bat.

 

Zeintzuk dira Elkagoaren helburuak?BONBILA ELKARGOA EGINA (1)

  • Elkargoko kide diren entitateen garapena eta hauen ongizatea.
  • Komunitate proiektu komun bat garatzeko, euskara, komunikazioa, tokiko merkataritza eta herrigintza ardatz hartuta.
  • Euskaraz egituratzen den komunitateari zerbitzuak eskaini eta euskararen erabilera soziala suspertzea.

 

Nork  parte hartu dezake?

Euskararekiko begirunea eta jarrera aktiboa duten:

  • Norbanakoak: Haurrak, Gazteak, Gurasoak, Euskara ikasleak, Langileak, Langabetuak, Pentsionistak…
  • Elkarteak: Euskara, Kultur, Kirol, Hezkuntz, Natur, Ondare… elkarteak.
  • Saltokiak
  • Enpresa ertain zein handiak

 

Nolakoa da Aiaraldea Komunikazioaren partaidetza ?

Aiaraldea Komunikazio Leihoak komunikazioaren, euskararen eta komunitatearen esparruan aldaketak eragitea du xede, eta horretarako ahal beste energia elkar·ekintzan jartzea izango du lanabes nagusi aurrerantzean ere. Honez gain, metatutako energia, euskarazko komunikazio tresna berrien sorreran eta  elkargoko entitateek zehaztutako komunitate proiektuetara bideratuko dela  ziurtatuko du Aiaraldea Komunikazio Leihoak.