ZOZKETA: Tableta, Mikel Barrosentzat


20140627_131544

Bukatu da dagoeneko ekaina, baina ez Aiaraldea Herri Elkargoko energia!

Hilabete honetan asko izan zarete zuen denbora edo dirua proiektu honen alde eskaini duzuenak. Hilabetero elkargoko kide guztien artean zozketa berezi bat egingo dugu. Aurrenekoa tablet zoragarri bat izan da eta badu jabea: Mikel Barros! Oparia eskuratzeko Aiaraldea Komunikazio Leihoak Laudion duen egoitzatik pasa beharko da.

Baina lasai, zuentzat ere badugu oparia eta! Aurki, elkargoko partaide guztien buzoietara elkargoko karneta eta opari bat helduko zaizue! Sorpresa gehiago jakin nahi? Uztaileko zozketan multiabentura ekintzak egitera gonbidatuko ditugu bi pertsona! Laster izango duzue informazio guztia!